XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behera ez zetorrela ikusita, amak esan zion Argiri: - Zoaz gora, bestela ezti guztia ahizpak jango du eta.

Eta behetik gora doala, honek ere ikaragarrizko orroa entzuten du.

- Uuuuuu!
Ahuntz basatia nauzu,
mendiz mendi nabilena,
kris-kras jateko prest
neskatxarik azkarrena.

Maritxu lasterka jaitsi zen, gertatua amari esatera; baina amak ez zion sinetsi.

Neu igoko naiz; ikusiko duzu nola ez dagoen inor.

- Uuuuuu!
Ahuntz basatia nauzu,
Mendiz mendi nabilena,
kris-kras jateko prest
amarik txintxoena.